Funtzionamendua

Proiektuan parte hartzeko baldintza minimo batzuk ezarri ditugu. Baldintza hauek ez dute inor kanpoan utzi nahi, baina guztiok kontuan har ditzazuen nahi dugu.

Zein mendi igo ditzaket?

Webguneko mendi zerrendan 312 mendi sartu ditugu. Denetik daukagu: Eibar inguruko mendiak, Euskal Herriko mendi esanguratsuak, Piriniotako 3000koak, Europako Mendietako eta Penintsulako hainbat gailur, ...

Baina horietakoren batetik aparte beste mendi esanguratsuren bat igo baduzu edo igo nahi baduzu, idatziguzu eta zerrendan sartuko dugu!

Bat baino gehiago igo dezaket?

Bai. Baina gogoratu jende guztiari zabaldu diogun proiektua dela eta ez zaitez hasi 312 mendia guzti-guztiak igotzen!

Mendi bat igo aurretik begiratu ea erreserbatuta dagoen, eta hala bada, aukeratu beste bat!

Nik igo nahi nuen mendia erreserbatuta dago!

Ba... saiatu mendia ez errepikatzen! Baina beno, mendira igotzea da helburua, beraz zu joan behar zaren inguruan beste aukerarik ez baduzu ez da ezer gertatzen mendi bat errepikatzeagatik.

Igo aurretik zer egin behar dut?

Izena eman

Mendi bakoitzean "Erreserbatu" botoi bat agertzen da. Hori eginda mendi hori esandako egunean igotzeko konpromisoa hartzen duzu. Kontuan izan mendi bat erreserbatzen baduzu, agian beste norbaiti hara joateko gogoa kenduko diozula.

Ez erreserbatu mendiak erreserbatzeagatik, joan behar bazara bakarrik baizik. Mendiak 30 eguneko aurrerrapenarekin bakarrik erreserbatu ditzakezu.

Klubean banderatxoa hartu

Klubera etorri eta mendi batera igo behar duzula-eta banderatxoa eskatu barran. Bertan emango dizute.

Mendi gailurrean zer egin behar dut?

Banderatxoa eskuan edo bistan duzula argazkia atera. Berdin da argazkia bakarka edo taldean ateratzen baduzue, baina agertu dadila pertsonaren bat, banderatxoa eta mendi-gailurra identifikatzeko zerbait (buzoia, bistak, izena, ...)

Banderatxoa mendia edo mendira bidean aurkitzen duzun norbaiti eman eta azalduiozu proiektua. Ez utzi banderina mendian, hondakinak sortu ditzake eta.

Eta igo ondoren zer?

Mendia igotzen duzunean, bidali guri igoera hartako argazkiak. Horretarako bi aukera dituzu:

  1. Webgune honetan bertan "Nire Igoerak" dioen atalera joan eta dagokion igoeran argazkiak igo.
  2. Eposta bidez, WeTransfer, Tori.eus edo antzeko zerbitzuak erabiliz bidali 312@deporeibar.com helbidera

Eta azkenean ezin banaiz joan edo ez banaiz gailurrera heldu?

Lasai, ez arduratu! Mendia hor egongo da hurrengoan ere. Mendiaren erreserba eginda baduzu, joan "Nire Igoerak" atalera eta markatu zurea egin gabe gisa.

Argazkiak erabiltzeko baimena

Egindako ekintzan atera eta guri bidalitako argazkiak webgune honetan eta klubaren artxiboan gordetzeko baimena ematen diguzu. Argazkiak klubaren Instagram kontuan ere argitaratuko ditugu.

Era berean zure izena proiektuan parte hartzaile gisa agertzeko baimena ere ematen diguzu. Baita informazio hori webgune honetan argitaratzekoa ere.

Publikoki erakutsi nahi ez dituzun argazkiak badaude, ez bidali mesedez.

Federatuta egon behar naiz?

Bai.

Zalantzarik? Galderarik?

Beste zalantza edo galderarik baduzu, jarri harremanetan gurekin.