Honi buruz

Baietz 312 mendi! Eibarko Klub Deportiboak prestatutako proiektua da hau.

Gure helburua, gure bazkide eta lagunei 2024 urtean zehar 312 mendi igotzeko proposamena egitea da.

312 mendi aukeratzearen arrazoia, 2024ko urtarrilaren 29an, gure klubaren mendeurrena ospatzeko bezperan Urko argiztatzen aritu ginen 312 pertsonei omenaldia egitea da.

Mendi-zerrenda guk egin dugu. Mendi esanguratsu asko faltako dira, eta beste batzuk ez dira esanguratsuak izango. Gure zerrenda besterik ez da.

Nondik atera ditugu mendien datuak?

Mendien datuak (izenak, kokapenak eta altuerak) OpenStreetMap datu-basetik hartu ditugu, han dauden bezala. Datu-base horrek lizentzia libre batekin banatzen du bere edukia.

Datu horiei aldaketa txiki bat egin diegu: Ipar Euskal Herriko mendiei euskarazko izena jarri diegu (Orhi, Pic du Orhy beharrean)

Ez harritu beraz zuk normalean erabiltzen dituzun izenak desberdin agertzen badira. Datu-base horretan izen-ofizial eta hizkuntza bakoitzean erabiltzen direnak, zein mendien beste izen batzuk agertzen dira.

Ez dugu mendien izendapenen gaineko gerrarik hasi nahi. Datu-base horretatik hartu ditugu eta kitto.

Mendiak izendatzeko irizpideren bat aukeratu behar genuen, eta horixe aukeratu dugu. Horregatik agertzen dira, esaterako, Tuca d'Aneto / Maladeta de Corones Aneto izendatzeko edo Punta de treserols Monte Perdido izendatzeko.